XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Monsiñore Etxeandia, euskal misiolariak, hogei eta hamaika urte zeramatzan Afrika aldean misioetan lan egiten.

Hainbeste urte, beltzak katolikotasunera konbertitzen ibili ondoren, apezpiku apezpiku: obispo izatera heldu zen.

Orain, gaixorik, medikuek lanetik erretiratzea gomendatu diote.

- Ezelentzia, ez zaio lan egitea komeni - esan zion medikuak.

- Ni ez naiz lan gabe egotekoa - erantzun zion apezpikuak.

- Baina, zure ezelentzia!. Osasunak hori exijitzen dizu.

Besterik egitea nork bere burua hiltzea nork bere burua hil: suicidarse da.

Eta hori bekatua da.

Apezpikuaren amak eskuak jaso zituen.

- Ai, Ama Birjina!. Bekaturik ez, seme, bekaturik ez.

Pentsa eta pentsa, monsiñore Etxeandiak, azkenik, Euskal Herrira joatea erabaki zuen.